2014/02/18



AGENDA 21-eko IRTEERA

Otsailaren 18an 3. mailako ikasleok Gueñesera joan gara. Goizeko 10:30 institutotik atera gara autobusez. Iristean, bi taldetan banatu gara, A-ko ikasleok lehenengo Gueñeseko araztegira joan gara, eta ondoren, Garbigunera. B-koek alrebes egin dute.

Araztegian uretatik hondakinak nola kentzen dituzte ikusi dugu. Bertara, Zallako ur zikinak ere iristen dira. Lehenengo, uretatik zaborrak kentzen dira, ondoren koipeak eta areak kentzeko. Gero ura lokatzarekin nahasten da, bertan dauden mikroorganismoak uraren hondakin-organikoak jateko. Ere, uraren hondoan geratzen diren hondakinak zubi bat mugituz nola nahasten diren ikusi dugu. Hortik ateratzen, ura gardenago dago. Azkenik lokatza uretatik nola banatzen den azaldu digute.

Garbigunean, edukiontzi bakoitzan satzen ditugun gauzak nora eramaten diren eta hauekin zer egiten den azaldu digute. Hainbat edukiontzi mota daude: egurrezkoa, paperezkoa, bateriena, linea marroia, aerosolena… Birziklatzea garrantzitsua dela ikusi dugu, birziklatutakoarekin gauza berriak egin ahal direlako. Garbigunea ikusten amaitu dugunean, pen-drive bat garbigunearen informazioarekin eta edukiontzi bakoitzaren ezaugarriak ateratzen diren papertxo bat oparitu digute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario