2013/11/06

PASSION FOR KNOWLEDGE

2013ko urriaren 3an 4.mailako laborategiko tekniketara joaten garen ikasleak Bizkaia aretora joan ginen Passion for knowledge Quantum 13 hitzaldira. Han John Pendry eta Dudley Herschbach nobel saridunak aurkitzen ziren.
Goizeko hamarretan Bizkaia aretora heldu ginen han motxila bat eman ziguten, hainbat informaziozko liburuxkekin. Jarraian aurikular bana hartu genituen eta aretora sartu ginen. Minutu batzuk pasa ondoren hitzaldiari hesiera eman zioten nobel saridunen biografiekin hasi ziren, ondoren ikasleak prestatutako galderekin jarraitu zuten. Hainbat galdera erantzun zituztenean atsedenabhartu zuten.
Hamaiketakoz tortilazko bokata bat, sagarra bat eta ur botila bat eman ziguten. Hamaiketakoa jan ondoren nobelekin argazki batzuk atera genituen eta jarraitu genuen.
Zoritxarrez guk prestatuta genituen galderak ez ziren atera.
Hitzaldia amaitu baino lehenago korrika bzian joan ginen tren geltokira, trena hartzeko. Azkenean trena galdu genuen eta berandu ailegatu ginen etxera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario