2012/12/17

Internet eta Gizarte-sareak


INTERNET ETA GIZARTE SAREAK, EUSKALDUNA JAUREGIAN  2012ko azaroaren 20-an, 4. Mailako ikasleok Euskalduna Jauregian egon ginen Internet eta Gizarte-sareei buruzko hitzaldi batzuk entzuten.

Jarduera Sabino Arana fundazioak antolatu zuen. Maialen Sorkunde Garmendia, UPV/EHU-ko irakasleak eta Alex Gibelalde; Google-ko langilea, izan ziren gaiei buruz hitz egin zuten bi adituak. Azken finean bi gaiez aritu ziren hizlariak, alde batetik gizarte sareak eta orokorrean Internetek eskaintzen dizkiguten aukerak, eta beste aldetik zer arriskuan gauden testuinguru horretan aritzen garenean, zer prebentzio prozedurak kontutan Izan eta zer ondoriok ekar ditzaken.

Portaera hoberena izan zuen ikastetxea geu izan ginen, agian eszenatokian eseri gintuztelako, baina beste ikasleek oihuka eta zarata egiten egon ziren denbora guztian eta gu berriz isil-isilik sinestezina den arren. Iritsi
ginenean eszenatokian eseri behar ginela esan ziguten eta gu han goian,guztion aurrean. Gainera gurekin joan ziren irakasleak barrezka egon ziren gure kontura han goian egoteagatik, ondo pasatzen gu hor ikustean. Beraiekere han goian eserita egon beharko ziren, lotsa pixka bat pasatzeko,gutxienez.

Hitzalditik irten ginenean, Bilbotik buelta txiki bat ematen egon ginen, jaten eta zerbait erosten. Azkenean trena hartu eta berriz klasera itzuli.

2012/11/28

ZIENTZIA ASTEA


          Azaroaren 9an, ostiralean, 2. mailako ikasleak Bilboko Alhondigara joan ginen Zientzia Astean parte hartzera.  Trenez joan ginen, 10:00etan atera ginen Zallatik.
         Alhondigara  ailegatzean txoko batzuk  zeuden eta ikasle asko ginenez, bi taldetan banatu ginen. Pixkanaka–pixkanaka  txokoz aldatzen joan ginen: geografoak, ADN-a, 3D, Kroma, fisika, kimika …
         Lehen txokoan Ingeniaritzako  ikasle batzuek, beraiek diseinatutako  auto elektrikoa eta gasolinazko motorra zeukan autoa erakutsi zizkiguten. Unibertsitateen artean lasterketak antolatzen dituztela azaldu ziguten.
         Fisikaren txokoan, adibidez, gure taldeko neska batek parte hartu zuen eta elektrizitatea zuen bola antzeko bat ukitu zuenean ileak tente jarri zitzaizkion.
         “Kroma” ere erakutsi ziguten, nola egiten den kamara baten aurrean jartzen zarenean  atzealde desberdinetan agertzeko, eguraldi maparen trikimailua ulertu genuen, Bob esponjarekin  pantailan agertu …
         Gominolak eta gaileten esperimentuak hoberenak izan ziren. Powerade eta likido bat nahastean ateratzen ziren gominolak oso gozo zeuden eta nitrogeno likidoan izoztutako gailetak ere jan genituen. Mandarina bat ere sartu zuten nitrogeno likidoan, ateratzean zati txikitan banatu zen eta, jatean itsaskor geratzen zen, baina gozo-gozo zegoen.
         Maizena eta uraren esperimentua ere asko gustatu zitzaigun. Maizena eta ura nahastu genituen eta hasieran likidoa zen, baina eskua oso azkar sartu eta ateratzean,  gogortu egiten zen eta, gero, ez zegoen eskua sartzerik.
         Denbora ezagatik ez genituen txoko guztiak ikusi baina ikusi genuena asko gustatu zitzaigun.
         Esperimentuak ikusten amaitu genuenean labirintora joan ginen baina ez ginen sartu denborarik ez zegoelako. Tren geltokira joan ginen.




Ikerkuntza Zientifikorako Hurbilpena
Tailerreko ikasleak  2012-11-20
2.A  eta  2.B   taldeak

2012/04/05

KOSTALDERA

3. DBHko ikasleak kostaldera joan dira hiru jarduera burutzeko asmoz: - Petronor findegiaren bisita - Superportuaren bisita - Azterkosta bai Muskiz zein Zierbenako gunetan Martxoaren 26an eta eguraldi onarekin autobusez hurbildu ginen findegira, bertan Angel agurtu zitzaigu eta petroleo eta enpresa horri buruzko oso hitzaldi interesgarria eman zigun. Geroago findegien artean eman genuen bira. Ostean Superportura joan ginen eta bertan superpetrolero itzela ikusi genuen Bazkaria eta gero, eta Eguna amaitzeko, azter kosta delako programaren ariketan egin genituen Areako hondartzan