2011/03/17

Superportuari bisita


Petronorren plantatik ibili ondoren kaiatzar, Superportua, aldera joan izan gara, Zierbenara, hain zuzen.
Heldu  bezain pronto 2MWko bost haizegailu ikusi ahal izan ditugu. Diotenez, Portugalete bezalako herria energiaz elikatzeko ia-ia nahikotxoak.





Kaian ere itsasontziak babesteko, hurbilketa prozesuan,  “fardel” itzelak zeuden:

Gure ezkerrean morrua, ia 3 km inguru luzera; eskuin aldean petrolio ontzi pare bat, lehengoa produktuak “xurgatzen” bigarrena, berriz, deskarga egiten. Bertan taldearen argazki bat egitea erabaki dugu:
Bilboko portuan agertzen da itsasontziaren ezaugarriak, zenbat egunerako, norentzat, luzera, … hor zegoen gure atzean aurkitzen den Mare Aegeum

Morruaren beste aldean tutuak, izugarrizkoak, handiena petroliorentzako; besteak findegiak ekoiztutakoa eta ontzietara ekartzen dituenak. 
Baina baita ere ura, 9kilo inguruko presioz tutu gorritik ateratzen duena, bada-ezpada.

3. DBHko talde bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario